XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azterketa zehatzagoak ordea, benetan ez dela horrela erakusten digu.

Organismo biziek taiutzen dituzten substantzien kopurua harrigarria den arren, ez dago dudarik guztiak erreakzio erlatiboki sinple eta nahikoa antzekoen bidez eratu zirena.

Substantzia organikoek zelula bizian jasaten dituzten eraldaketa kimikoek, funtsezko hiru erreakzio-mota dauzkate oinarritzat.

Aurrenik, kondentsazioa, (hau da, karbono-atomoen katearen luzatzea) eta honen aurkako prozesua; bi karbono-atomoren arteko loturen haustura.

Bigarrenik, polimerizazio edo oxigeno zein nitrogenozko zubi baten bidezko bi molekula organikoren konbinazioa, eta alderantzizko prozesu edo hidrolisia.

Azkenik, oxidazioa, eta, honi loturik, erredukzioa (oxidazio-erredukzio prozesuak).

Gainera, oso naharoak dira zelula bizian azido fosforikoa, nitrogeno aminikoa, metiloa eta beste zenbait talde kimiko molekula batetik bestera igarotzen direneko erreakzioak.

Organismo bizian gertatzen diren prozesu kimiko guztiek, oso gorputz desberdinak taiutzera daramaten eraldaketa guztiek, azken batean erreakzio sinple hauetara edo beren batuketara muga daitezke.

Arnasketaren kimismoaren eta substantzia desberdinen hartzidura, asimilazio, sintesi zein degradazioaren azterketak, zera frogatzen du: fenomeno guzti hauek eraldaketa kimikoen katea luzetan oinarritzen direla eta hauen katemaila desberdinak zerrendatu berri ditugun erreakzioek osatzen dituztela.

Dena era desberdineko erreakzioak elkarren segidan ordenaturik daudeneko moduan bakarrik datza.

Demagun lehen erreakzioa kondentsaziozkoa dela.

Honi oxidazio-prozesu bat eta, ondoren kondentsazioko beste bat jarraikitzen bazaio, hortik konposatu kimiko edo eraldaketaren produktu mugatu bat sortuko da.

Alderantziz, kondentsazioari polimerizazio bat jarraikitzen bazaio eta beste honi oxidazio zein erredukzio bat, ondorioz beste substantzia bat sortuko da.